Cw16_portada_eusk_-medium

Ekoturismoa. Nazioarteko turismorako bide berriak

  • Lisa Mastny
  • Bilbao, Bakeaz, 2003
  • Colección: Cuadernos Worldwatch, 16

Resumen

Gero eta txikiagoa den gaur egungo mundu honetan, bidaiariek gehiegi leku exotikoak aukeratzen dituzte komertzializatutako turismo leku jendetsuen ordez, eta opor leku horietako asko garapen bidean dauden herrialdeetan daude. Eskaera hori asetzeko, hainbat herrialde —besteak beste, Hegoamerikakoak eta Asiakoak— lehian ari dira kultur eta biologi ekarpenen aberastasunetik etekinak lortzeko.

Gaur egun, turismoa da munduko sektorerik handiena, eta hain beharrezkoak diren diru sarrerak eta enplegua sortzen ditu opor leku askotan. Baina turismoak, zenbait arazo ere ekartzen die ingurumenari, gizarteari eta kulturari. Mendi gailurretako, itsasertzetako edo urrutiko oihanetako kontrolik gabeko turismo garapenak presioa egiten du munduko hainbat ekosistema eta kultura hauskorretan. Eta turismoa garatzeko dauden egitasmoek gutxi batzuen eskuetan pilatzen dituzte irabaziak. Batez beste, garapen bidean dauden herrialdeetan turistek utzitako diru sarrera guztien erdiak ihes egiten du berriro, atzerriko jabeengana itzultzen baita edo inportatutako ondasunak eta eskulana ordaintzeko erabiltzen baita.

Baina opor lekuetara joateko eta dolarrak lortzeko gogo biziak ez du derrigorrez kalterik sortzen. Lisa Mastny idazlearen arabera, gobernu, enpresa, tokiko komunitate eta turista batzuk turismo jarduerak bideratzen ari dira, gizarteari onurak ekarriko diezazkioten eta ingurumenari kalterik egiten ez diezaioten. Politika, arau eta heziketa ekimen sendoagoen beharra ere nabarmendu du —hala nola, turistei sarrerak ordainaraztea eta prestakuntza ematea—, eta ekoturismoak natur guneetako eraginak murrizteko duen zeregina aztertu du. Mastnyk adierazi duenez, turismoa beste norabide batera bideratzean, opor lekuak erakargarri egiten dituzten balioak babesteaz gain, jendeak eta planetak epe luzera izan ditzakeen onurak areagotu egin ditzakegu.

Gaztelaniazko bertsioa dago

Edukiak

Sarrera

Turismo globala

Garapenerako indarra?

Turismoak ingurumenean duen eragina

Ekoturismoa: lagun ala etsai?

Turismo jasangarrirantz

Turismotik harantzago: beste sustatzaile batzuk

Eranskina: Turismoko loturak

Oharrak

 
  • ISBN: 978-84-88949-56-1
  • Ref.: CW16e
  • Páginas: 88 páginas
  • Formato: 215 x 140 mm
  • Lengua: Euskera
  • Precio (IVA no incluido): 5,77 €
  • Precio (IVA incluido): 6,00 €
  • Disponibilidad: En stock

Comentarios de lectores

NOTA: Utilice este espacio únicamente para opinar sobre esta publicación, no lo utilice para hacer consultas, dado que no serán atendidas por esta vía.

Si desea solicitar información de carácter general, puede hacerlo a través del enlace Contactar.

Si desea solicitar información sobre nuestras publicaciones, puede escribirnos a la dirección pedidos@bakeaz.org.

Si desea adquirir algún título, puede hacerlo a través del enlace Solicitar publicaciones.

  • 2007 Escuela de paz es un proyecto de
  • / Diseño de Álvaro Pérez
  • / Desarrollado por eFaber